jueves, 25 de noviembre de 2010

Euskararen II. eguna, Txantrean euskaraz blai.

Txantrean, bigarren aldiz, euskararen eguna ospatuko da. Azaroaren 27an, larunbata, eta pasa den urtean bezalaxe egun honen asmoa txantrearren euskararekiko atxikimendua gero eta haundiago dela aldarrikatzea da. Honengatik guztiagatik oso egun alaiaz gozatu nahi dugunez, prestatu ditugu honako ekintza hauek:

  • 10.00etan  Herri kirola. Egin zure apostua euskararen alde.
  • 11.00etan txistorrada
  • 12.30etan dantzak
  • 13.00ean: Kontzentrazioa eta euskaltzaleon argazkia.
    Hau guztia Kaskallueta plazan eginen da.

  • 17.00etan: Haur jolasak eta tailerrak.
  • 17.30etan Zurgai elkarteak antolatuta Txakolin dastaketa.
  • 19.00etan Txantrea kantuz (Ezkaba, Akelarre, Sabicas, Peña).
    Hau guztia Ezkaba plazan eginen da.
  • 21.30etan: Afaria eta Gau Pasa Peñan. Bonoak: 12 euro Auzotegin eta Harpean. Menua: Entsalada epela ganbak eta gulekin, txerrisahieski errea patatekin, izozkia, kafea eta kopa.
Txantrean Euskaraz blai!

0 comentarios:

Publicar un comentario